Mendialdeko turismoak Nafarroako Erresuma 2014 saria jaso du

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 14a

Dolores Redondo idazleak ere aipamen berezia jaso du, Baztango paisaiak eta kultura jendarteratzen egin duen lanagatik

Nafarroako Turismo Kontseiluak antolatutako "Nafarroako Erresuma 2014" sariko aurtengo irabazle guztiek Nafarroako Mendialdean egiten dute lan, eta Cederna Garalur Elkartearen babesa dute.

Nafarroako Turismo Kontseiluak antolatutako "Nafarroako Erresuma 2014" sariko aurtengo irabazle guztiek Nafarroako Mendialdean egiten dute lan, eta Cederna Garalur Elkartearen babesa dute.

"Nafarroako Erresuma 2014" sariketako sari-banaketan ((Erriberri), honako enpresa hauek jaso dute saria: Murillo Longidako Villa Clementina hotelak; Ultzamako Benta Jatetxeak; Olloibarko 'Gure Sustraiak baserri-eskola' turismo-aterpeak; eta Nafarroako Landa Hotelen Elkarteak. Saridun guztiak Nafarroako Mendialdean lan egiteak, eta negozioa eta establezimenduetan kalitate-planak martxan jartzen Cederna Garalur Elkartearen laguntza jaso izanak batzen ditu. Horrez gain, Landa hotelen Elkartea Cederna Garalur Elkarteko bazkidea da.

Gainera, Dolores Redondo aipamen berezia jaso du, Baztango paisaiak eta ohiko kultura jendarteratzen egin duen lanagatik.

Sari horiek aintzatespena ematen diote Nafarroako Mendialdeko turismo-sektoreak bere bezeroei emandako zerbitzua hobetzen egindako ahaleginari, baita Cederna Garalur Elkarteak sektoreko enpresei ematen dien aholkuaren eta arretaren inguruan egiten duen lanari ere; izan ere, Elkartearentzat aholku eta arreta horiek Nafarroako Mendialdearen garapenerako zutabe estrategikoetako bat dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun