Baztan-Errekako 35. Laxoa txapelketan seigarren jardunaldia jokatu da asteburu honetan, bigarren itzuliko lehenbizikoa. Irurita Bk orain arte jokatu dituen bortz partidak irabazi ditu eta Doneztebe Cren garaipenarekin, talde guziek lortu dute partida bat irabaztea bederen.
Lehen multzoan, Doneztebe Ck 9-8 irabazi dio Arraioz Cri eta honela, talde guziek lortu dute partidaren bat irabaztea. Irurita A eta Doneztebe Bren artekoan, doneztebarrak 5-9 nagusitu ziren eta sailkapen buruan jarri dira.
Bigarren multzoan partida bakarra jokatu zen eta Irurita Bk bere bosgarren garaipena lortu zuen Arraiozen, Arraioz Ari 6-9 irabazita. Jokatutako bortz partidak irabazi dituzte iruritarrek eta nagusitasunez agintzen dute bigarren multzoan.
Zazpigarren jardunaldia
Datorren asteburuan zazpigarren jardunaldia jokatuko da.
1. multzoan
Arraioz C – Irurita A, larunbatean 16:00etan.
Doneztebe B – Doneztebe A, larunbatean 17:00etan.
Doneztebe C atsedena.
2. multzoan
Irurita B – Doneztebe D, larunbatean 17:00etan.
Arraioz A – Oiz, larunbatean 18:00etan.
Arraioz B atsedena.