Donamaria-Gazteluko Kulturaldia maiatzaren 14tik 18ra ospatuko da, egitarau zabalarekin.
Maiatzak 14, asteazkena
• 17:00etan sukaldaritza tailerra haurrendako erabilera anitzeko gelan.
Maiatzak 15, ortzeguna
• 17:00etan haurrendako tailerrak (panpinen jantziak, bestetarako apaingarriak, birziklapenarekin jolasean, jaurtigailuak…).
Maiatzak 16, ortzirala
• 19:00etan talo tailerra eta ondotik berendua izanen da nahi duten guztientzat frontoian. Gure esku dago informazio mahaia ere paratuko da.
• 22:00etan mus txapelketa Herriko Ostatuan.
Maiatzak 17, larunbata
• 12:00etan Mendaur trikitixa eskolako haurren emanaldia plazan.
• 12:30ean Nabarra osoaren ikurrari goratzarre parkean.
• 18:00etan Txalo Producciones taldearen Ondoko hilobiko tipoa antzezlana Jauregian, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia aktore ezagunekin, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.
• 21:30ean sagardotegi-afaria Herriko Ostatuan.
Maiatzak 18, igandea
• 11:00etatik 13:30era argazki zaharren erakusketa erabilera anitzeko gelan.
• 19:00etan Gazta zati bat dokumentala eskainiko da erabilera anitzeko gelan.