Urtero bezala, aurtengoan ere Lekaroz, Leitza eta Doneztebeko institutuetako ikasleak hiru herri hauetan bilduko dira musika arloan ikasturtean zehar ikasi eta landutakoa eskaintzeko asmotan. Datak honako hauek dira: Maiatzaren 14an, asteazkena, Doneztebeko pilotalekuan arratsaldeko 5etan. Maiatzaren 15ean, ortzeguna: Lekarozko institutuko kiroldegian arratsaldeko 5etan eta maiatzaren 16an, ortzirala, Leitzako pilotalekuan arratsaldeko 5etan.
Kantutegiari dagokionez mota desberdinetako abestiak entzuteko aukera izango dugu: euskal abestiak, musika klasikoa, rock estiloko abestiak etab.
EGITARAUA 2014
Everibody need somebody (The blues Brothers)
Alta Trinita Beata (XV. Mendekoa Italia)
Begitara begira (Vendetta)
Call me maybe (Carly Rael Jepsen)
Retales de una vida (Celtas Cortos)
(Txakun)
Txoria txori (Mikel Laboa)
Gogoak (Esne Beltza)
Negua joan da ta (Zea Mays)
Amerizand Land (Bruce Springsteen)
Berakoak, Zizur eta Biurdanakoekin batera
Bertze aldetik, joan den astean Beran eskaini zuten emanaldia, Berako Toki Ona, Zizur eta Biurdanako ikasleek. Asteazkenean Zizurren eginen dute bigarren emanaldia eta bertan parte hartuko dute Toki Onako ikasleek ere. Ikasleek, flauta jotzeaz gainera, bertze instrumentu batzuk ere jotzen dituzte, baita dantza egiten ere.
Horrela ikasturtean Musika ikasgaian egin duten lana praktikan jartzen dute, baita beraien adineko bertze gazte batzuekin esperientzia ere konpartitzen dute. Kontzertu hauen egitaraua honako hau da: 'Som', Obrint Pas taldearena; 'Bogey koronelaren martxa’, Malcolws Arnold-ena; 'The final countdown', Europe-rena; 'Guregatik', Hesian-ena; 'Lemon tree', Fools Garden-ena; 'What a wonderful World”', de Ramones-ena; 'Zenbat min', Ken Zazpi-rena; 'American idiot', Green Day-rena; 'Zortzikoa', Herrikoia; 'Bidea gara', Betagarri-rena; 'Black is black', Los Bravos-ena; ‘Has Bizi’ Xutik ena eta, bukatzeko, 'St Pauli', Talcorena.