Bizitzaz bezala heriotzaz ere normaltasunez eta naturaltasunez

Gurutze PIKABEA 2014ko mai. 15a, 18:11

Adinaren arabera, haurrek modu batera edo bertzera bizi dute hurbileko norbaiten heriotza

Hurbileko norbait hiltzen denean haurrekin heriotzaren gaia lantzea ezinbertzekoa da. Gogorra bada ere, adituen arabera, ez zaie gezurrik erran behar, ezta errealitatea ezkutatu ere. Modu sinplean eta ahalik eta abudoen, gertatutakoa esplikatzea garrantzitsua da.

 «Hagitz tristea den zer­bait gertatu da. Aita/­ama hil egin da. Ez da gehiago­ gure artean egonen, bizi­tzeari utzi diolako». Hitz gogorrak baina beharrez­koak. Nahia Psikoterapia­ko Mirentxu Goiene­txe eta Ainhoa Arburua psiko­logoen arabera, hurbileko norbait hiltzean hori izan daiteke gertatutakoa haurrari azaltzeko bidea. «Ume batekin herio­tzaz solastea gogorra eta zaila bada ere, ahalik eta abu­doen egitea komeni da. Hasierako dramatismo eta nahaste orduak pa­satuta, momentu eta toki egokia bilatu eta gertatutakoa hitz sinple eta zintzoekin esplikatu behar da». Heriotza nola gertatu den kontatzeaz ere aritu zaizkigu: «hitz gutti­tan egiten ahalegindu behar dugu. Adibidez, ‘az­ken aldian hagitz gaixorik­ zegoen eta gaixotasunaren ondorioz hil egin da’». Egoera h­orretan, «edozein gaixo­tasun arruntekin hiltze­ko beldurra senti dezake hau­rrak, eta hortaz ga­rran­­­tzitsua da norbait hil denean hagitz gaixorik zegoela erra­tea, gu­ttik duten gai­xota­su­­na zue­la erratea». He­rio­tza istripu bat tarteko denean, «hagitz larri zauritua geldi­tu zela konta die­zaio­kegu, mediku eta eri­zainek ahal zuten guztia egin zutela gorputza ‘kon­pon­tzeko’, baina batzuetan hain zauritua edo gaixorik dagoenean botikek ezin dutela sendatu». 

ZERGATIK?

Zergatik hil da? Zerga­tik niri? Ez dira harritzeko galderak. Arburua eta Goie­netxek­ aholku ba­tzuk eman di­tuz­te eran­tzu­­ne­kin laguntzeko: «ez da deus ere pasatzen guk ere gure buruari galdera berak egiten dizkiogula edo eran­tzuna ez dakigu­la erranda. Bizidun guztiak egunen batean hilko ga­­­rela eta mundu guztiari gerta­tzen zaio­la jakinarazi behar zaie. Baliteke haurrek eurek pen­tsatu, erran edo egindako zerbaitek heriotza eragin due­la pen­tsa­tzea. Ume batek ‘hobeki portatu izan banintz, ez litzateke hilko­’ erraten badu, garbi utzi behar zaio ez dela­ bere errua­ izan». Haurrek­ heriotza zer den ulertzen laguntzeko, egunerokoan heriotza pre­sente dagoen adibideak erabil daitezkeela diote psikologoek: «ingurumenean, animalien herio­tza...». 

HILDAKOARI AGUR ERRAN

Goienetxek eta Arburuak argi dute: «haurra bei­l­atokira, hiletara... joateko animatu behar da. Gisa honetako ekintzek heriotza zer den ulertzen lagun diezaioke eta do­lua­­ren prozesua hobeki hasten lagundu. Hori bai, aukera baldin bada, zer ikusi, zer entzun eta erritu­ horien zergatia aitzinetik azal­tzea ere komeni da». 

Haurra hildakoa ikustera eramatearen aldekoak dira bi psikologoak­: «ume aunitzek gorputzaren gaineko irudi faltsuak­ dituzte. Gorpu­tza­ mugi­tzetik erabat gelditu dela­ adierazi behar zaie, eta be­tiko dela, arnasteari, jateari, solasteari, komunera joateari utzi diola eta ez duela minik sentitzen». Are gehiago, «ez duela deus ere sentitzen esplikatu behar zaie». Horrekin batera, «ez dela amets bat erran behar zaie eta ez dela gehiago esnatuko». Hildakoa ikusi aitzinetik, gorpua non dagoen eta zein­ itxura duen kon­tatzea ere ona omen da, baita «hau­rrak gor­pua­ren ondoan la­sai momentu bat pasatzea» ere. Halere, gorpua ikusi nahi ez badu, «ez derri­gor­tu eta ez gaizki sentia­ra­zi­ joan nahi ez duelako». 

Bizirik geldi­tu den aita­ edo ama haurraren beha­rrei erantzuteko ukituegia­ badago umearen hurbile­ko norbait beretaz ardura­tzearen garrantzia ere azaldu dute, «haurrari emo­zioak adie­razteko aukera eman eta bere galderei eran­tzu­te­ko­ eroso sentituko den norbait». 

 DOLU OSASUNTSUA

Nahia psikoterapiakoen hitzetan dolua lantze­ko «lau egiteko» daude: 

• Errealitatea onar­tzea: heriotza gertatu eta atze­raezina dela onartu, eta ‘ez da egia’, ‘ezin dut sinistu’ gainditu behar dira­. Horretarako hildakoa ikusi eta hiletara joatea la­gunga­rria izan daiteke.

• Sentimendu eta emozioak landu: emozio edo sentimenduak gordez gero, do­lu patolo­gi­koa­ren arris­­kua haundi­tzen da. Hortaz, hauek saihestu­ behar dira: go­go­rra­rena egin, hilda­koa­ idea­­­­liza­tu, bere­ galera­ren al­derdi atse­ginak baka­rrik kontuan har­tu, mina­ pilula eta alko­holare­kin arindu, hildakoa oroi­ta­raz­­ten duten guz­tia saihestu eta hipe­raktibita­te eta antsietate handiz okupatuta egon­.

• Hildakoa ez dagoen ingurura egokitu: denbora batera hildakoa gabe bizi behar dela onartu­ behar da, eta hala, lehen hildakoak egiten zituen gauzak norbere gain hartu beharko dira.

• Hildakoari emozionalki lotu eta aitzinera segi­: maite duzunaren oroi­tza­penak ez dira sekula desagertuko. Beraz, helburua ez da hildakoaz ahaz­tea, bizitza psikikoan tokia bilatzea baizik.

zen beretzat ere, senti­mendu berdinak geni­tuela ikusten zuelako». Seme txikiak, aldiz, ez omen zuen negarrare­kin adierazi: «ez zuelako ulertzen hil eta berriz ez ikustearen ideia. Baina zerbait arra­roa bazegoela sumatzen­ zuen». 

ALETA SEINALEAK

-Bizitzeko gogoa, loa, apetitua galtzea.

-Bakarrik gelditzeko beldurra sentitzea.

-Hildakoa etengabe imitatzea.

-Denbora luzez lagunengandik urruntzea.

-Etxetik urruntzea.

-Denbora luzez negar aunitz egitea.

-Kasketak maiz eta luzeak.

-Apatia eta sentikortasun eza.

-Amesgaiztoak eta lo egiteko arazoak.

-Haur ttikien portaera hartzea denbora luzez: pixa gainean egin, haurtxo bat bezala solastu, jatekoa aunitzetan eskatu...

-Buruko mina edo bertze min fisikoak maiz.

-Eskolako errendimenduan aldaketak edo eskolara ez joan nahi izatea.

IZASKUN ZUBIALDE GRAJIRENA | ISTRIPUZ SENARRA GALDU ZUEN EMAKUMEA ETA BI SEME-ALABEN AMA

«Hurbileko baten heriotza gainditzeko haurrei egia esan behar zaie, asko solastu eta ­maitasun asko ­adierazi»

 «Lehenengo eguna shock eguna izan zen. Ez nuen sinetsi nahi. Be­rekin haserre nengoen. Min handiko momentuak ziren, sen­ti­men­­du­ nahasien egunak». Horrela oroitzen du Izaskunek Lino senarra­ galdu zueneko garaia. Kamioiarekin izandako ezbehar­ baten ondo­rioz, 2009ko urrian­ hil zen Lino zubietarra. 4 urteko ala­ba eta urte­be­teko semea aitarik gabe gelditu ziren. «Ezin zela egia izan» pen­tsa­­tu zuen Izaskunek eta «egun hura oso arraroa izan zela» gogoan­ du: «besteekiko nolako eragina izanen zuen pentsa­tzen nuen, umeak, gurasoak, senideak... Ez nuen­ beraiek gaiz­ki pa­sa­tzea nahi. Nire buruaz atzendu nintzen lehen momen­tu haietan»­.

Baina garbi izan zuen seme-alabei egia esanen ziela: «alabari­ arrats­ hartan egia kontatu nion, nire ustez­ haurrei momentu­ guztian egia esan behar zaielako. Babestu nahi­ ditugu, baina errea­li­ta­tea onartzea da egokiena. Egia esan, negar egin eta solastu, sentimenduak atera. Semeak, berriz, urtebete bes­terik ez zuenez, poliki-poliki konturatuz joan zen. Bere garapena­ren arabera espli­katu nion. Solasten hasi zenean, galderak egiten hasi­ zen, eta une hartan egia kontatu nion. Istripua­ pasatu zenean­ ere esan nion ge­hiago ez zela etorriko, istripua izan zuela eta hil egin zela»­.

Alabak «negar asko» egin zuela oroitzen da Izaskun, eta «ande­reñoari kontatu behar ziola esan zidan. Elkarrekin negar egitea oso garrantzitsua izan Aitaren hu­tsunea nabaritu arren, bizitza berregin behar izan dute­. Halere, Izaskunek az­pi­marratu digunez, «aita gure ahoan­ dago edozein momentutan eta naturaltasun osoz solasten dugu. Biek ba­da­kite egia zein­ den, nola pasatu zen istripua eta ez dugu­la berriz ikusiko. Gu­­re bihotzetan beti egonen dela ere bada­kite». Izaskunen irudiko, heriotza gainditzeko «jarrerarik egokiena­ egia esatea da. Egia esaterakoan konfidantza handia eta elkarrekin askoz komunikazio hobea sortzen da. Esperientzia txa­rrak gainditzeko konfidantza guztiarekin solastu besterik ez dugu, hau da, barruan ez gorde». Haurrek­ helduek baino lehena­go gain­ditzen dute dolua eta horren­ seinale­ hauxe adierazi digu: «aitaren istriputik sei hilabete pasatu zirenean, alabak gure familia­ marraz­tu zuen. Marrazki horretan ama, anaia eta bera ageri ginen. Aitaren­ hutsunea onartu zuela adierazi­ zidan marrazkiak». 

Gizartean heriotzaren gaia «tabu» bat bailitzan ikusten­ du Izaskunek­, eta bere ustez, «ez luke horrela izan behar. Per­tso­na­­ guztiak jaio, bizi eta hil egiten gara eta ez dakigu noiz izanen den gure bukaera­. Horretarako prestatua egotea oso garrantzi­tsua­ da. Etxe eta esko­letan gaia jorratzea ere egokia ikusten du. Berak behintzat­ garbi du: «haurrei egia esan, asko solastu eta mai­tasun asko adiera­zi».­ Hori­xe da halako egoera­ gogo­rrak gaindi­tzeko bere aholku nagusia­.

ADINA ETA ULERMENA

Heriotzaren ulermena adinaren arabera

Adinaren arabera, haurrek ez dute berdin ulertzen heriotza. Nahia psikoterapiako kideen arabera, umeek heriotza «atzeraezina, unibertsala eta iraunkorra dela ulertzeko denbora eta bizi ­organismoaren funtzionamendua bezalako kontzeptuak ulertu behar dituzte». Hala, kontuan ­hartu beharreko faktoreak bortz direla diote Mirentxu Goienetxek eta Ainhoa Arburuak: «adina, heldutasuna, ulermen gaitasuna, baloreak eta erlijio sinismenak». 

0-10 HILABETE ARTEKOAK

 • Ez dakite heriotza zer den, banan­tze bat bailitzan bizi dute. Galera, batez ere amare­na bada, bat-bateko­ aldaketa eragiten du. Haur­txoak ezinegona senti dezake amaren­ falta somatuta eta bere inguruan aurpegi eta ahots berriak daudela ohartu­ta. Atsekabetuak sentitzen dira euren bizi­tzako pertsonarik garrantzi­tsuena­ falta zaienean­. Ingurukoen mina barneratzen dute (jolasteko tarterik ez, aurpegi irribarre­tsurik ez...) eta elikadura ohituretan eta loan aldaketak izan ditzakete, negar etengabea ageriko arrazoirik gabe, umore txarra...

• Hildakoa bertze familiako bat bada, amak sentitzen duen mina sumatuko dute­.

• Zer egin? Haurtxoaren errutina mantendu, ohiz kanpoko soinu eta gertaerak­ bere inguruan murriztu eta ahalik eta azkarren haurtxoaz arduratuko den per­tsona bere bizitzan barneratu. 

10 HILABETETIK 2 URTERA ARTE

 • Ez dute heriotza ulertzen. Banantzea­ edo uztea dela uste dute. 

• Haurtxoaren erantzunak hauek dira: haserrea, negarra, hertzeetako arazoak... Lehengo jarrera har dezakete, behatza txupa­tuz adibidez. Aldaketak, orokorrean, denboraldi baterako izaten dira, eta familia berrantolatzen denean eta haurtxoaren ingu­rua egonkortzean desagertzen dira.

• Zer egin? Egonkortasun eta segurtasuna nagusi den ingurua eman, errutina mantendu, ahalik eta denbora gehien eskaini, babesa eta maitasuna eman, lasaitu eta jolastu, gauzak eta sentitzen duen tristura­ren arrazoiak azaldu, eta honelako esaldi sinpleak errepikatu: «aita hil egin da». Gisa honetara zerbait garrantzitsua gertatu dela ulertzen lagunduko die eta horren ondorio direla etxean izan diren aldaketak. Beharrezkoa bada laguntza eskatu. 

2-5 URTE BITARTEKOAK

 • Ez dute ulertzen heriotza atzeraezina, iraunkorra eta behin betikoa dela. Beraien­tzat heriotzaren kontzeptua mugatua da, hildakoa ez da betira­ko. Denboraz duten kontzeptua ere muga­tua da: maiz galde deza­kete noiz itzuliko den ama edo aita. Herio­tza pentsa­mendu edo jarrera txarraren ondorio izan dela ere pentsa dezakete­, edo harritu gaitza­keten galderak egin: «zergatik ez dugu bila­tzen bertze aita edo ama bat?» Axolagabe­tasuna ere erakus dezake­te, ez dutelako denbo­ra luzez mina agoanta­tzen. Beren galdera bertzeei konta­tze­ko beharra ere sentitzen dute, baita ezezagu­nei ere. Lagun­tza bilatzeko egin dezakete­ edo bertzeen erreakzioak zein diren jakin eta nola sentitu behar duten deskubritzeko­.

• Ohiko jarrerak: arazo fisiologikoak (loan­ aldaketa, apetitua, tripako mina, haizeak...), gibelera egitea (behatza txupatu, kasketak...), beldurrak sentitzea (iluntasuna­ri, ohatzera joateko, toki berrira joatean...), erruduna bera dela sentitzea, emozioak (antsietatea, tristura, estutasuna sentitu, negarrak, axolagabetasuna...)...

• Zer egin? modu sinple eta argian eman heriotzaren berri; kontaktu fisikoaren bitar­tez­ berekin solastean konfidantza eman; herio­tzarekin gorputza erabat gelditzen dela azaldu; ez baztertu solasaldi eta bisitetatik; pazien­tziarekin jokatu, ez haserre­tu eta ez errudu­na sentiarazi; zuregandik ez urrundu­ eta ez bertze toki batera bidali­; sen­timen­duak azaleratzeko aukera eman; uzteko beldurrik senti ez dezan lasaituara­zi; «aita lotara­ joan da eta ez da gehiago esnatuko» edo «jainkoak ama maite zuen eta zerura eraman du» bezalako esaldiak baztertu; eta zure emozioak konpartitu.

5-10 URTE BITARTEKOAK

 • Errealitatea ulertzen dute eta 10 urte ingu­ru dituztenean ulertzen dute baina bertzeei­ bakarrik gertatzen ahal zaiela uste dute.

• Haurrak garai honetan bereziki sentikorrak dira. Heriotza hobeki ulertzen dute baina horri aurre egiteko abilidade pertsonal­ eta sozialak falta zaizkie. «Zer gertatzen da hildakoan?» bezalako galderak egiten dituzte. Batzuetan deus pasatu ez balitz bezala ere jokatzen dute. Ukazioa hagitz ohikoa da. Gutxiespena eta galera onar­tzea txandakatzen dituzte. Heriotza eragin­ dutenaren errudun senti daitezke, jarrera edo pentsamendu txar baten ondorio.

• Zer egin? Emozioak eurekin konpartitu eta berekin egoteko denbora hartu; sentimenduak adieraz ditzaten animatu; egokiak ez diren jarrerak zuzendu baina ohi baino maitasun eta arreta gehiagorekin; lasaituarazi adin horretan heriotzari beldurra sentitzea normala delako, mediku eta erizainekin lotzen dute...; heriotzaren arrazoia modu sentikor eta ulergarrian azaldu; «ez egin negarrik haundia zara» edo «ausarta izan behar duzu» bezalako esaldiak saihestu eta ez hasi hildakoa idealizatzen.

10-18 URTE BITARTEKOAK

 • Heriotza unibertsala, atzeraezina eta iraunko­rra dela badakite; arrazoibidea ere logikoa da baina ezetza hagitz ohikoa da. Nortasun arazoak ere izan ditzakete eta emozioak ezkutatzeko joera dute. Jarreran ere eragina izan dezake: errebeldeago bihurtu, kontsumoak, gatazkak...

• Zer egin? Emozioak eurekin konpartitu­; sentimenduak adierazteko bide osasun­tsuak proposatu (kirola kasu); euren kezka­ eta beldurrei kaso egin; pazientzia eduki eta babesa eta segurtasuna eskaini. 

Haurrei gezurrik ez erratea eta errealitatea ez ezkuta­tzea garrantzitsuak dira. ‘Orain indartsua izan behar duzu’, ‘Ez egin negarrik’ edo ‘Orain etxeko gizona zu zara’ bezalako esaldiak saihestu behar dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun