Beti Gaztek indarrez ekin dio Nafarroako lauko sokatira txapelketari

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 12a

Beti Gazte A taldeak tiralari beteranoak eta gazteak ditu. Xagu-Lesaka

Gizonezkoen 320 kiloko lehen jardunaldian nagusitu zen eta Amaiurko bi taldeak sailkatu ziren ondotik

Maiatzaren 10ean Jautsaratsen abiatu da Nafarroako lauko sokatira txapelketa. Gizonezkoetan bina talde atera dituzte Amaiurrek eta Lesakako Beti Gaztek, 320 eta 300 kiloko kategorietan. Emakumezkoetan, berriz, Amaiurrek laukoa aurkeztuko du 265 eta 245 kiloko kategorian.

Maiatzaren 10ean Jautsaratsen abiatu da Nafarroako lauko sokatira txapelketa. Gizonezkoetan bina talde atera dituzte Amaiurrek eta Lesakako Beti Gaztek, 320 eta 300 kiloko kategorietan. Emakumezkoetan, berriz, Amaiurrek laukoa aurkeztuko du 265 eta 245 kiloko kategorian.

Jauntsaratsen gizonezkoen 320 kiloko, emakumezkoen 265 kiloko eta kadeteen lehen jardunaldia jokatu da. Gizasemeen artean, Beti Gazte B taldea nagusitu zen. Amaiur A bigarren izan zen, Amaiur B hirugarren, Basaburua-Imotz laugarren, Txantrea bosgarren, Berriozar seigarren eta Beti Gazte A zazpigarren. Emakumeen artean, Basaburua-Imotz izan zen onena, Berriozar, Txantrea eta Amaiurren aitzinetik.

Maiatzaren 17an Etxarri Aranatzen kategoria hauetako bigarren jardunaldia izanen da. Gizasemeen eta emakumeen artean, bertan erabakiko da 320 eta 265 kiloko txapela.

Maiatzaren 24an Berriozarren gizonezkoen 300 kiloko eta emakumezkoen 245 kiloko lehen jardunaldia eta kadeteen hirugarren jardunaldia jokatuko da.

Azken jardunaldia maiatzaren 31n eginen da Lesakan. Gizasemeen 300 kiloko eta emakumezkoen 245 kiloko bigarren jardunaldia eta kadeteen laugarrena jokatuko da, txapelketa bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun