Maiatzaren 10ean Jautsaratsen abiatuko da Nafarroako lauko sokatira txapelketa. Gizonezkoetan bina talde atera dituzte Amaiurrek eta Lesakako Beti Gaztek, 320 eta 300 kiloko kategorietan. Emakumezkoetan, berriz, Amaiurrek laukoa aurkeztuko du 265 eta 245 kiloko kategorian.
Gizasemeen artean, Amaiur eta Beti Gazterekin batera, Txantrea, Berrioozar eta Basamurua-Imotz ariko dira 320 kiloko kategorian eta 300 kilokoan Kaskailueta ere ariko da. Emakumezkoen bi kategorietan, Txantrea, Berruozar eta Basaburua-Imotzekin jokatuko ditu txapelak Amaiurren. Kadete mailan ez da eskualdeko ordezkaririk izanen, Berriozar, Andra Mari, Putterri eta Ultzama ariko baitura.
Maiatzaren 10ean, larunbat arratsaldeko 6etan Jauntsaratsen jokatuko den saioa, gizonezkoen 320 kiloko, emakumezkoen 265 kiloko eta kadeteen lehen jardunaldia jokatuko da.
Maiatzaren 17an Etxarri Aranatzen kategoria hauetako bigarren jardunaldia izanen da. Maiatzaren 24an Berriozarren gizonezkoen 300 kiloko eta emakumezkoen 245 kiloko lehen jardunaldia eta kadeteen hirugarren jardunaldia jokatuko da.
Azken jardunaldia maiatzaren 31n eginen da Lesakan. Gizasemeen 300 kiloko eta emakumezkoen 245 kiloko bigarren jardunaldia eta kadeteen laugarrena jokatuko da, txapelketa bulatzeko.