Osasun arloko murrizketen kontra agertu dira eskualdeko hainbat lagun

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 9a

Osasun arloko murrizketak salatu dituzte hainbat gizarte eragilek Oronozen. Utzitako argazkia

Maiatzaren 10ean Iruñean eginen den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute

Baztan-Bidasoaldeko hainbat gizarte eragilek agerraldia egin zuten maiatzaren 8an Oronozko osasun kontsultaren parean, Nafarroako Gobernuak osasun arloan egin dituen murrizketa eta pribatizazioen kontra. Larunbat arratsaldeko 6etan hasita Iruñean eginen den manifestaziora deitzeaz gain, landa inguruetan Larrialdien Arreta Zerbitzua desegiteko mehatxuarekin kexu azaldu ziren.

Hain zuzen, zonalde hauetako osasun beharrizanei erantzuteko eta lehen mailako osasun arreta duina bermatzeko ekimena sinatu dute 170 udalek baina parlamentuan ez dute eztabaidatu ere egin, horren kontra bozkatu baitute UPN, PP eta PSNk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun