Labaiengo Elkartearen Eguna herri kirolekin ospatuko dute maiatzaren 10ean

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 7a

Aizkorak protagonismoa hartuko du berriz ere Labaienen. Artxiboko argazkia

Herri kirol saio bereziaz gain, bazkaria eta mus txapelketa izanen dituzte

Labaiengo elkartearen eguna ospatuko dute maiatzaren 10ean. Larunbat eguerdian herri kirolen ekitaldi berezia eginen dute. Alde batetik, Ernesto Ezpeleta Bihurrik bi metroko ingurua duen enborra moztuko du esku bakarrarekin. Ondoren, hiru aizkolari ariko dira lehian, 45 ontzako lau enbor mozten buruz buru: Pizargineko Joxe Mari, Koldo García Iruñeko morroskoa eta 15 urte dituen Hodei Ezpeleta.

Akitzeko, buruz buru ariko dira Xabier Mindegia, Tito, Pello, Miguel Anjel, Mieltxo Mindegia eta Jazinto. Bazkaldu ondoren, mus txapelketa jokatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun