Basaburua txapeldun kadete mailako konbinatuan

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 1a

Kadete mailan txapeldun eta haur mailan azpitxapeldun izan zen Basaburuako taldea Aitor AROTZENA

Infantiletan bigarren izan ziren baztandarrak eta kimu mailan laugarren Igantziko Irisarri

Nafarroako Herri Kirol Jokoen finalak jokatu ziren apirilaren 13an Igantzin. Eskualdeko taldeak proba konbinatuan bakarrik aritu ziren eta emaitzei dagokienez, Baztango Basaburua kadete mailan txa­peldun eta haur mailan azpitxapeldun izan zen. Igantziko Irisarri taldea laugarren izan zen kimu mailan. Kimu mailako proba konbinatuan lehia estua izan zen eta horren erakusgarri, 8 segundoren barrenean sartu zirela lau finalistak. Azkenean, etxekoak podiumetik kanpo gelditu ziren 2 segundorengatik.
 
Kadete mailan bortz jardunaldietako emai­tzak hartzen ziren kontuan eta guztietan Basaburua nagusitu zen. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun