Urtxintxen upatzea

Joana GUERENDIAIN 2014ko maiatzaren 1a

Aurten eskubaloiko senior ekipak sasoin ederra eraman du. Haien multzoko azken ma­txa etxean jokatu dute apirilaren 13an, Atha­rratzeko ekiparen kontra irabazi dute 24-18. Sailkapenean bigarren tokian bukatu dutenez heldu den urtean «pré-régional» mailan arituko dira. Bertzalde, final erdiak ere jokatuko dituzte: joate matxa maia­tzaren 4an Pau Noustyn eta itzaultze matxa maiatzaren 10ean Saran. 

Bertze ekipen emai­tzak, apirilaren 12-13 ko asteburuan 11 urtez azpikoek galdu dute Kanbon 26-15, 13 urtez azpikoek ere galdu dute 32-18 Lasseuben eta 15 urtez azpikoek irabazi dute Irisarrin 23-13. 18 urtez azpiko ekipa ere final erdietarako kalifikatua da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun