Herriko etxeak, ohiko zahar etxeko lokalen berrantolaketa hasi zuen joan den urtean. Olhain deituriko gunean osasun eta ongizatearen profesionalak aurkitzen ahalko dira. Hala nola martxotik landa Pantxika Lastra ileapainak bere saloin berria han ideki du eraikinaren azpikaldean, laster estetikalari bat ere instalatuko da han, gela bat ere izanen da yoga, dantza eta gimastikako elkarteentzat. Gainekaldeko aldean medikuak izanen dira, dentista bat (kabinetea apirilaren 22 tik goiti idekia da), kine bat, orthopedialari bat.