Aintzirako bestak maiatzaren 24an

Franck DOLOSOR 2014ko maiatzaren 1a

Auzoetako bestak ate joka ditugu eta usaian bezala lehena ain­tzirako hitzordua izanen da maiatzaren 24an. 13:30ean petanka lehiaketa hasiko da. 19:00e­tan ostatuak bere ateak idekiko ditu eta ondotik xerri ttikia dasta­tzen ahalko da musika animazioa ere izanen delarik. 
 
Maiatzaren 18a ai­tzin txartelak erosi beharko zaizkie aintzirako besta batzordeko kideei.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun