Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko 31garren besta aintziran ospatuko da maiatzaren 11n, beti bezain egitarau zabalarekin.
Aurtengo irabaziekin 500 ikasle hartuko dituen hezkuntza profesionaleko ikastegia eraikiko dute Miarritzen. Lehen aldia da formakuntza profesionala euskaraz egiten ahalko dela Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoan.