Itsasuko Olhako kantu bilduma plazaratu du Lapurdi 1609 elkarteak

Franck DOLOSOR 2014ko maiatzaren 1a

Lapurdi 1609 elkartearen azken bi argitalpenak. Artxiboko argazkia.

‘Sorginak ote ziren?’ artikulua ere argitaratu du

Ehun bat kantu xoragarri biltzen ditu Lapurdi 1609 elkarteak berriki plazaratu duen liburuak: Itsasu Olhako kantu kaiera. Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroakoak dira abesti gehienak, batzuk biziki ezagunak eta bertze ba­tzuk arrunt ezezagunak eta sekulan agertuak liburuetan. 116 orrialdeko liburuak argazki xaha­rrak ere erakusten ditu eta guzi horien bitartez duela zonbait urteko bizia eta historia hobeki ezagutzen ahal da.
 
Sorginak ote ziren?
Duela 400 urte, auzi beldurgarriak iragan ziren gure eskualdean De Lancre epailearen eskutik. 1952an Sud Ouest egunkariak artikulua idatzi zuen gai hortaz eta preseski artikulu hau argitaratu du Lapurdi 1609 elkarteak, aldi huntan erdaraz eta euskaraz. Marrazkiak Paxkal Bourgoinek egin ditu eta itzulpena Auxtin Zamorak, Pantxo Michelenak eta Bourgoinek berak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun