Ortziral Santuan arratsaldeko 7etan, herri kirolen erakustaldia izan zen Labaiengo plazan.
Batetik, hiru aizkolari bikotek parte hartu zuten: Migeltxo eta Xabier Mindegia lehengusuek, Jazinto eta Jesussek eta Pello eta Miguel Angelek.
Hiru arpanlari bikote zituzten aurrez aurre: Barberena anaiak, Pikabea anaiak eta Gipuzkoatik heldutako Aitziber Lizarralde (Aia) eta Ainhoa Otaño (Ibarra).
Aizkolariek bi enborreko lana egiten zuten bitartean, arpanlariek 10 korteko lana egin behar zuten. Azkenean, arpanlariak nagusitu ziren.
Eguraldi bikaina zenez, jende dexente bertaratu zen herriko plazara eta gozatu ederra hartu zuen kirol probarekin.
Egunari behar bezalako amaiera emateko, Ittur-ondo elkartean, amuarraniak afaldu zituzten giro ederrean.