Garmendiko buelta eginen dute Solaslagunek

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 1a

Solaslagunak ekimenaren baitan udabe­rrirako zenbait ekitaldi antolatu dituzte. Maia­tzaren 4an, Garmendiko mendi buelta eginen dute. Donamariako plazatik 10:00etan abiatu eta 1.029 me­trora dagoen gailurrera joanen dira. Handik Txaruta aldera joko dute eta Garmendi eta Larrazumendi tarte horretan hamaiketako ttipia izanen dute. 4 ordu inguruko ibilbidea izanen da, Kleofe Goñi solaslaguna gidari dutela. 14:00 aldera bueltatuko dira Donamariako plazara eta bazkari autogestionatua izanen dute.

 

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun