Donamaria-Gazteluko Kulturaldia ekitaldiz gainezka dator

Izaskun GOÑI TELLETXEA 2014ko maiatzaren 1a

Aitziber Garmendia eta Iker Galartza, antzezlanean. Artxiboko argazkia.

‘Ondoko hilobiko tipoa’ antzezlana ikusgai izanen da hilaren 17an

Donamaria-Gazteluko Kultur Aldia maia­tzaren 14tik 18ra ospatuko da, egitarau zabalarekin.
 
Maiatzak 14, asteazkena
• 17:00etan sukaldari­tza tailerra haurrendako erabilera anitzeko gelan.
 
Maiatzak 15, ortzeguna
• 17:00etan haurrendako tailerrak (panpinen jantziak, bestetarako apaingarriak, birziklapenarekin jolasean, jaurtigailuak…).
 
Maiatzak 16, ortzirala
• 19:00etan talo taile­rra eta ondotik berendua izanen da nahi duten guztientzat frontoian. Gure esku dago informazio mahaia ere paratuko da.
• 22:00etan mus txapelketa Herriko Ostatuan.
 
Maiatzak 17, larunbata
• 12:00etan Mendaur trikitixa eskolako hau­rren emanaldia plazan.
• 12:30ean Nabarra osoaren ikurrari gora­tzarre parkean.
• 18:00etan Txalo Producciones taldearen «Ondoko hilobiko tipoa» an­tzezlana Jauregian, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia aktore ezagunekin, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.
• 21:30ean sagardotegi-afaria Herriko Ostatuan.
 
Maiatzak 18, igandea
• 11:00etatik 13:30era argazki zaharren erakusketa erabilera ani­tzeko gelan. 
• 19:00etan Gazta zati bat dokumentala eskainiko da erabilera anitzeko gelan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun