Ibargoiarako Naparrak kultur elkartea jaio da

Izaskun GOÑI TELLETXEA 2014ko maiatzaren 1a

Ibargoiarako Naparrak Kultur Elkartearen aurkezpena. Utzitako argazkia

Donamariako historia aztertzeaz gain, Nabarraren errealitatea ezagutzera emateko asmoa dute

Donamariako historiaz gain, Nabarraren erre­alitatea ezagutzera emateko asmo sendoarekin jaio da Ibargoiarako Naparrak Kultur Elkartea. «Ez Nafarroa Garaia bakarrik, Nafarroa osoa, bere lurralde guz­tiekin» hartzen dute ain­tzat, «indarrez Nabarratik bereizi zituztenak» ere kontuan hartuz, azaldu dute. «Hortarako uka­­tua eta ezkutatua izan zaigun gure historia zabaltzeko» asmoa dute. Horretaz gain, orain­dik ere «konkis­ta­tua dagoen Naba­rrako gizarteko ondarearen, hizkuntzaren eta lurraldetasunaren be­rresku­ra­penean» lan eginen dute, jarduera ludiko kulturalen bidez, eta Nabarrako sinbologia duten diseinu eta sorkun­tzen zabalpenarekin (ibarnapar@gmail.com).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun