‘Joxean's Hil eben’ filma eskainiko dute Otxontan

Markel LIZASOAIN 2014ko maiatzaren 1a

Zuzendarietako bat etorriko da proiektatzera

Beñat Iturriozek eta Xabier Padinek sekulako pelikula egina dute, eta Saldisera ekarriko dute beren lana: Joxean's Hil eben. Hura ikusi nahi duena ager dadila Otxontara maiatzaren 16an, 21:00etan. Tenorez hasten bada, 22:30erako edo lehentxeago ere akitua behar luke. Sarrera librea da. Laburbilduz, irri egiteko pelikula bat da, baina beldurrezko eszenak ere baditu. 
 
Pelikula horren au­rretik, beste bat egin zuten, laburragoa: Ataun Of The Death; orduan, Joxean’s hil eben biga­rren partea da. Seguru asko, biak emanen dituzte; batek 45 minutu irauten du, eta besteak 22.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun