Aste santu ­ gazi-gozoak izan dira aurtengoak

Fernando ETXEBERRIA 2014ko maiatzaren 1a

Irudian suteak utzitako ondorioak. Fernando ETXEBERRIA

Bisitari kopuruak gora egin arren, sute haundi batek ilundu ditu berri onak

Bisitari kopuruari begiratuz gero, pasa be­rri den oporraldia bikaina izan dela esan genezake, aurreikuspen guztiak gainditu baitira. Mantxonea nekazal etxea eta Tito eta Ba­rranka ostatuak beteak egon dira Ostegun Santutik astelehenera arte.  Gainera, asko izan omen dira ostatu eta nekazal etxea bete ondotik ere logela eske dei­tzen zutenak. Bisitari gehienak Katalunia eta Holandatik etorri dira eta tartean txinatar batzuk ere izan dira.

 Baina guztia ez zen ederra izan. Apirilaren 18an, eguerdi aldera piztutako sute handi batek ilundu zituelako be­rri onak.   Hiru gune desberdinetan hasi zen sua eta denera 49 hektarea erre ziren. Oronoz-Mugairi eta Cordovillako suhiltzaileak bertaratu ziren sutea itzaltzeko asmotan baina zailtasun handiak tarteko, toki batzuetara iristea ezinezkoa  baitzen, hamar orduz luzatu ziren sua ­itzatzeko lanak. Helikopteroak, urezko-motxilak... erabili behar izan zituzten.

Duela bi urte Nafa­rroako Ingurugiro Saileko kideak eta Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak izan ziren herrian larre erreketak nola egin behar diren azaltzen. Aurten, herritar aunitzek egin dituzte larre erreketak orduan entzundako aholkuak segiz eta suhiltzaileen begiradapean. Ez zen inongo arazorik izan orduan. Ez dakigu bakarren batzuk behar ez zen moduan eta tokian sua kontrolik gabe egin eta emai­tza sute handia izan ote den. Jakina da ordea, arrisku handia sortu eta suhiltzaileen­tzako hamar orduko  via crucisa eragin zuela suak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun