Maiatzaren 16an jokatuko da Malerrekako Egunerako mus txapelketaren herriko kanporaketa. Errandonea ostatuan jokatuko da gauez. Bikote irabazlea izanen da Donezteben maiatzaren 31n ospatuko den Malerrekako Egunerako herriko ordezkaria. Parte hartzen duten bikote kopuruaren arabera, azpitxapeldunek ere izan dezakete aukeraren bat.