Enaitzen aldeko kamixetak eta boletoak erruz saldu dituzte

Fermin ETXEKOLONEA 2014ko maiatzaren 1a

Enaitzen aldeko elkartasun kamixetak erosi zituztenetako batzuk. Izaskun ZUBIALDE

Herrian jaiotza eta ezkontza izan ondotik, maiatzaren 11n lehen jaunartzea eginen dute lau neska-mutikok

Izaskun Zubialderen eskutik, Enaitzen aldeko Enaitz gara kamixe­tak eta hamar saskiren zozketarako txartelak saltzen aritu ziren apirilaren 12an herriko plazan. Harrera ona izan zuen eta haurrek, Berako mutikoaren kasua ezagutu eta ezagutzera eman zuten, inplikazio handia erakutsiz. Izaskun Zubialdek aipatu digunez, «jendearen erantzuna izugarria izan da. Oso pozik gaude herriak eman duen laguntzarekin. Ez genuen holako emaitza onik espero». Lerro hauen bitartez, herritarrek erakutsi duten solidaritatea eskertu nahi du.
 
Jaiotza
Elaia Santesteban Amoros herritar berria jaio zen apirilaren 10ean. Zorionak Josu eta Ainara gurasoei, baita Pe­llo Santesteban eta Inmatxo Grajirena atau­txi-amautxiei eta Jexux Santesteban eta Joxe­pa Loarte birratautxi-birramatxiei.
 
Lehen jaunartzea
Lehen jaunartzea  eginen dute maiatzaren 11n lau neska-mutikok: Jone Indakoetxea, Aitor Agesta, Ane Mendiburu eta Mikel Mendiburuk. Anai-arreba hauek Uharten bizi dira, baina halere Aitor lehengusuarekin batera ospatuko dute egun berezi hau.
 
Ezkontza
Ainhoa Mindegia Santesteban herritarra eta Urrozko Raul Kastro aizkolaria ezkondu dira apirilaren 26an. Zorionak familia guziari eta urte askotarako!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun