Urrezko Aizkolari Sarian lanean burubelarri

Arkaitz MINDEGIA 2014ko maiatzaren 1a

Ander Erasun.

Be­rriki hasi den Urrezko Aizkolariak txapelketan ari da parte hartzen  bakarkako modalitatean. Apirilaren 28an Armentian jokatu zuen Erasunek kanporaketa, Felix Etxe­berria eta apirilaren 26an jokatzekoa zen kanporaketan bigarren geratu zenaren kontra., Donato La­rretxea, La­rrañaga edo Juanjo Lopezen kontra alegia (le­rro hauek idazterakoan ez zen jokatua).
 
Maiatzaren 4an, igande eguerdiko 12:30an Berako Eztegara pilotalekuan du hurrengo hitzordua. Gazte mailako txapelketako saio­an Oihan La­rre­txea, Ruben Saralegi eta apirilaren 27an Bilbon jokatutako saio­ko hiru lehen sail­ka­tuak izanen ditu arerio.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun