Udaletxeko balkoian banderen inposaketa

Arkaitz MINDEGIA 2014ko mai. 1a, 12:17

Duela hilabete ba­tzuk erabaki zuen Udalak banderak jartzea Udaletxean (herrikoa, Nafarrokoa, Espainiakoa eta Europakoa ). Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak Nafarroan duen delegaritzak jarritako errekur­tsoek behartu diote Udalari bere borondatearen kontrako erabaki hori hartzera.
 
Udalak, Iturengo he­rritarrei jakinarazi nahi diete Udaletxean egonen diren sinboloak inposatutakoak direla, «legeek ezartzen dutena betetzera behartzen gaituztelako».
 
Hemendik aurrera udalak animatu eta gonbidatzen die herritarrei, beraien etxeko fatxadetan jartzeko «gureak sentitzen ditugun sinboloak  gure eta herriaren nortasuna zein den garbi geratu dadin».
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun