Aurreko aleetan aipatu genuen Pulunpa herriko eskolako haur eta gaztetxoek Nafarroako haur eta gaztetxoen kantari jaialdian parte hartu zutela Beran. Ederki egin zuten hiru taldeek, Joaldun, Mariatxi eta Urretxindorrek, beraien gaitasun eta abileziak erakutsiz. Kanporaketa guziak egin ondotik , Burlatan jokatuko den azkeneko jaialdian parte hartuko dute Urretxindor taldekoek. Beran bezala Aberriaren mugak kanta abestuko dute. Zorionak eta ongi pasa!