Langileok erabaki Euskal Herriak erabaki dezan goiburupean, maiatzaren 1erako Baztan-Bidasoaldeko manifestazioa deitu du LAB sindikatuak Donezteben. 12:00etan abiatuko da Avia gasolindegitik.
LABek idatzi baten bidez jakinarazi duenez, «bestelako Euskal Herri bat beharrezkoa dela, bestelako eredu ekonomiko eta sozial bat beharrezkoa dela eta, batez ere, inposaketen gainetik, eredu hori eraikitzea guri dagokigula, aldarrikatu izan dugu. Orain, erabaki hori errespetaraztea dagokigu eta horretara goaz!».
Bertze mobilizazioak ere egin ditu LABek aste honetan eskualdean, Ernai gazte erakundearekin batera. Ortziralean Beran solasaldia izan zuten eta astelehenean, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean kontzentrazioa egin zen Lesakan.