Liga bikaina egin ondotik, lauko finalerako sailkatu eta azpitxapeldun izan dira Errekako mutiko infantilak. Bardenas eta Ardoi taldeei erraz irabazi zieten, baina Anaitasuna txapeldunaren kontra galdu zuten. Orain kopa lehiaketan hasiak dira.
Seniorrek aldiz, ez zuten lauko finalerako sailkatzea lortu eta seigarren izan ziren txapeldunen fasean.