Gure Esku Dago dinamika indartsu eta gogotsu abiatu da

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 1a

150 lagun bildu ziren Doneztebeko zineman egindako aurkezpenean. Utzitako argazkia

Maiatzean ere hainbat ekitaldi iragarri dituzte

150 lagun elkartu ziren apirilaren 5ean Doneztebeko zine aretoan  Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpen labur eta polita ikusteko. Ekitaldi xumea baina atsegina burutu zuten: bertako dantzariak,  bideo ofiziala, bailaran grabatutako bideo ikusgarria eta anitza, familia argazkia, berendu go­xoa… Egun horretan saldu ziren Malerrekako lehendabiziko 50 metroak ere.  

Aurkezpena abiapuntu polita  izan da ekimen hau bailara osora zabaltzeko. Ekainaren 8an Baztan, Bortziriak eta Malerrekako 400 lagun baino gehiago elkartzeko helburua eta erronka ezarri da.  Egokitu zaigun 108. kilome­troa (Itzan) bailarako kolorez, solasez, kantez… jantzi nahi da. Horretarako lan batzordeak buru belarri dihardu egun hori behar den bezala antolatzen. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun