Aste Santua

Maider PETRIRENA 2014ko maiatzaren 1a

Maider PETRIRENA; Jaione OTXANDORENA

Nahiz eta Aste Santuko oporrak ortzegunean hasi, aurreko asteburutik jada mugimendua sumatzen zen landa etxeetan. Ortzegunetik igandera bitarte, II Pintxo astea ospatu zen Itturburu, Bustitz eta Ariztigain Kanpinaren eskutik. Bina pin­txo egin zituzten: Itturburun, barazki risottoa foierekin eta marisko brika txibi saltsarekin, Bustitzen, ogitarteko Iberiko kurruskaria pikillo-aparrarekin eta arraul­tze gratinatua baratzuri-tostan; eta Ariztigain kanpinean ota­rrainxka-brotxeta txipiroi saltsarekin eta odolki eta aza pudina. Pintxoa dastatutakoan gustukoena bozkatzeko aukera ematen zuten. 

Ortziral Santuko elizkizunaren ondotik prozesioa egin zen, azken urteetan ez bezala eguraldiak lagundu zuelako. 

Igande arratsaldean Trébedes taldearen emanaldia izan zen kanpinean eta ondoren haur jokoak eta txokolatada. 

Astelehen eguerdian pintxo irabazlea zein zen zenbatu eta  herriko produktuez betetako saskiaren zozketa egin zuten. Pintxo irabazlea Ittur­buruko ri­sottoa izan zen, ondoren Bustitzeko a­rraultza eta azkenik Kanpineko pudina. Saria, berriz, Rakel Urtxe­gi herritarraren­tzat izan zen. Zorionak ostatuei antolatutako pintxo astearengatik. Iaz baino pintxo gehiago saldu eta herriko giroa bikaina izan da. Ederrak izan dira pintxoak!  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun