Joku Topaketa arrakastatsuak izan dira aurtengoak ere

Maider PETRIRENA 2014ko maiatzaren 1a

Frontoian paratutako mahai jokoekin ederki pasatu zuten ikasleek. Maider PETRIRENA

Saldias, Labaien, Legasa, Ituren, Narbarte eta Sunbillako eskoletako ikasle irakasle eta gurasoak bildu zituen

Apirilaren 15ean, laugarren urtez, Joku Topaketa ospatu zen he­rrian. Egun ederra izan zuten Saldias, Labaien, Legasa, Ituren, Narbarte eta Sunbillako ikasle eta irakasleek. Goizeko 9etan frontoian elkartu ziren. Ondoren taldeetan banatu eta hiru ekin­tza ezberdin burutu zituzten. Herri Kirolak plazan egiteko aukera izan zuten, eguraldi ederrari esker. Ipuin Kontalariaren saioa ingelesez, udaletxe­ko ganbaran egin zuten eta plastika tailerra frontoian. Bazkaria plazan egin zuten. 

Arratsaldean ere primeran pasatzeko aukera izan zuten. Frontoia mahaiz betea zegoen, Lehen Hezkuntzakoen­tzako neska-mutikoen­tzako jokuekin. Bi gelatxo ere bazeuden, Haur Hezkuntzako hau­rrendako jokuekin. Gurasoei ere luzatu zieten haurrekin jostatzeko eta arratsaldeko goxo bat pasatzeko gonbita eta askok hartu zuten parte. Haurrekin jolastu bidenabar, Burlatako Regalos Gil dendako arduradunak ekarritako material interesgarria ezagutzeko aukera izan zuten, bera izan zen arra­tsaldeko jolasetarako material guztia eka­rri zuena. Arratsaldean kalejira egin zuten plazaraino Maddi trikitilaria eta Aitor tronpetalariaren eskutik. 

Egun polita pasatu zuten bertaratutakoek. Antolatzaileak zoriondu beharrean gaude, izugarrizko lana egin baitute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun