Doneztebe Bk bi partida irabazi dizkio asteburu honetan Irurita Ari

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 6a

Baztan-Errekako 35. Laxoa txapelketan errekuperazio jardunaldia izan da asteburu honetan

Lehen multzoan, lehenbiziko jardunalditik jokatu gabe utzitako partida jokatu zuten Doneztebe Bk eta Irurita Ak eta 9 eta 8 nagusitu ziren Bear-Zanakoak etxean. Bigarren multzoan, hirugarren jardunalditik gibeleratutako partidan, Doneztebe Dk 9 eta 8 irabazi zion Arrioz Bri. Oiz eta Arraioz Aren arteko partida, berriz, ez zen jokatu.

Gainera, heldu den asteburuan jokatu beharreko seigarren jardunalditik aitzineratutako partida ere jokatu zuten Irurita Ak eta Doneztebe Bk igandean Iruritan eta oraingoan ere doneztebarrak nagusitu ziren, 5-9. Honela, Doneztebe Bk hartu du multzo honetako sailkapen burua, jokatu dituen 5 partidetatik 4 irabazita.

Seigarren jardunaldiko lehen multzoko bertze partidan, Doneztebe C-Arraioz C partida jokatuko dute larunbatean 17:00etan. Doneztebe Ak atsedena izanen du.

Bigarren multzoan, Oiz Arraioz Bren kontra ariko da larunbatean 17:00etan eta Arraioz A, orain arteko partida guziak irabazi dituen Irurita Bren kontra, ordu berean. Doneztebe Dk atseden izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun