Domina uzta ederra jaso du Errekako judo sekzioak Nafarroako Kirol Jokuetan

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 14a

Zortzi domina eskuratu dituzte Errekako judokek. Utzitako argazkia

Doneztebeko zortzi judoka dominarekin bueltatu dira

Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteko Judo sekzioak emaitza bikainak lortu ditu. Izan ere, dominak lortu ditu Nafarroako Kirol Jokuen kategoria guztietan.

Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteko Judo sekzioak emaitza bikainak lortu ditu. Izan ere, dominak lortu ditu Nafarroako Kirol Jokuen kategoria guztietan.

Benjamin mailan, urrezko dominak jaso dituzte Saioa Atxalandabaso Iribarren eta Markel Jabalera Juanenak, zilarrezko domina Ivan Arambel Fernandezek eta brontzezkoa Oihana Agirre Urrozek.

Alebin mailan, Joseba Bengotxea Sapuppo zilarrezko domina golkoratu zuen eta Eñaut Setoain Gartxitorenak eta Aritz Zulaika Irigoienek brontzezkoa.

Infantil mailan, azkenik, urrezko domina lortu zuen Cristina Arambel Fernandezek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun