Hiri Hondakinen Mankomunitatetako maiatzeko zozketa egin da

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 5a

9.980 zenbakiaren jabeak zonaldeko produktuekin osatutako lotea izanen du saritzat

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, maiatzeko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 9.980.

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, maiatzeko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 9.980.

Saria, zonaldeko produktuekin osatutako lotea izanen da. Aipatu, bertzalde, apirilean ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu.

Maiatzeko zozketaren saridunak hilabete bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako, maiatzaren 31 baino lehen Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.

 

Konpostari buruzko bilerak

Joan den astean Bera eta Etxalarren bilerak egin dira etxe eta auzoko konpostaren inguruan, baina Mankomunitateak oraindik ere konpost kanpainarekin segitzen du. Horrela, Berako eta Etxalarko herritarrek Beralandetan maiatzaren 5ean, astelehenean 12:00etan eta 19:00etan eginen diren bileretara joan eta konpostagailua hartzeko aukera dute. Bilera hauek etxeko konpostari buruz badira ere, auzoko composta egin nahi dutenek ere bertaratu daitezke. Auzo eta etxeko konposta harrera ona izan dutenez zonaldean eta oraindik ere Lesakako, Igantziko eta Arantzako zenbaitek konpostagailua hartu ez dutenez, Lesakan beste hainbat bilera egitea erabaki da. Honela bada, etxeko konpostari dagokionez, maiatzaren 6an, asteartea, 12:00etan eta maiatzaren 7an, asteazkena, 18:00etan bilerak egingo dira Lesakako Kultur Etxeko Liburutegian. Auzoko konpostari dagokionez, bestalde, maiatzaren 7an egingo da bilera, 19:30etan Eltzetako etxolan.

Norbait interesatua badago, aipaturiko bilera hauetako edozeinetara hurbildu daitekeela ere jakinarazi dute Mankomunitatetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun