Maiatzean sartuta, denboraldiko azken txanpan sartuak dira eskualdeko kirol talde gehienak. Futbolean, Nafarroako Preferente mailan azken jardunaldia izan dute Baztanek eta Aurrerak. Baztanek berdindu egin zuen eta maila mantentzea lortu. Aurrerak, aldiz, galdu egin zuen, eta berez jautsiera postuetatik kanpo gelditu arren, goitiko kategorietatik talde nafarrak jautsi direlako, leitzarrek ere Erregionaleko lehen mailan jokatu beharko dute heldu den urtean. Gipuzkoako Ohorezko Mailan, aldiz, Beti Gaztek lortutako garaipenarekin maila mantenduko duela segurtatu du kasik. Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte 1 (Ander Ordoki) – Aretxabaleta UDA 0
Nafarroako Preferente mailan
CD Infanzones 2 – Baztan 2 (Javier Urrutiaren golak)
Ardoi 4 – Aurrera 0. Berez, jautsiera postuetatik kanpo bukatu dute leitzarrek, baina goitiko kategorietako jautsierengatik maila galduko dute.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasea
Gure Txokoa 1 (Andoni Martinez) – Idiazabal 1
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Baztan B 6 (Ganix Intziartek 2, Agustin Sansiñenak 2 eta Urko Garciak 2) – Etxarri Aranatz 3
Doneztebe 0 – CD Amaya 2
Gipuzkoako jubenilen Ohorezko mailan
Beti Gazte 0 – Touring 3
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Hondarribia 0 - Gure Txokoa 3 (Jokin Huizik 2 eta Jokin Pinatxo)
Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean
Doneztebe 1 (Mikel Retegi) – CA Valtierrano 1
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Burumendi 3 - Beti Gazte 4 (Jonan Arbelaitz, Beñat Conde eta Urki Txoperenak 2)
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Gure Txokoa 1 (Imanol Mayordomo) – Mariño B 3
Nafarroako kadeteen lehen mailako kopan
CD Lagunak 6 – Doneztebe 0
CD Ardoi 3 – Baztan 3 (Javier Maylinek 2 eta Oier Zelaieta)
Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa 4 (Eneko Sanzberro, Xumar Biurrarena, Mikekl Irazoki eta Aitor Lazkanotegi) – Dunboa Eguzki 2
Nafarroako infantilen lehen mailako bigarren fasean
San Fermin Ikastola 2 - Beti Gazte 3 (Julen Arakues, Aimar Zamorano eta Josu Elizondo)
Doneztebe atsedena.
Baztan 3 (Carlos Gonzalezek 2 eta Oscar Elorza) – CD Kirol Sport 4
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Kirol Sport 9 – Baztan 0
Nafarroako Emakumeen Ligan
Doneztebe 0 – Peña Sport 3
Neskak futbol 8 kopa
CD Ardoi B 0 - Beti Gazte 10 (Rakel Lasagak 2, Maialen Jaurenak 2, Oihana Huartemendiak 3, Andrea Lasaga, Olaia Telletxea eta Paula Artieda)
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako lehen mailan
Baobab 3 - Gure Txokoa 3. Azkenak izan dira beratarrak eta kategoria galduko dute.
Gipuzkoako hirugarren mailan
Umore Ona Goizueta 3 – Zarautz 3
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Kopan
Malkaitz 11 - Baztango KT 20
Neska kadeteak kopan
Baztango KT – GDM La Merced
Infantil mutikoak kopan
Erreka 28 – Alufar MB Ardoi 19
Infantil neskak
Baztango KT A 23 - Baztango KT B 8
Alebin neskak
BM Ardoi 9 - Baztango KT A 7
Baztango KT B 4 – Malkaitz A 12
Erreka atsedena.
Prealebinak
Erreka 6 – Cantolagua 10
SASKIBALOIA
Junior neskak
Toki Ona Bortziriak 77 – CB Noain 37
Neska infantilak
San Cernin B 18 - Toki Ona Bortziriak 40