Euskal Herrian hasi duen kanpaina berria aurkezteko. Arlo publikoko subkontratetako langileen lan baldintzak bermatzeko Lege Herri Ekimena aurkeztu nahi du eta horretarako 7.000 sinadura bildu nahi dira Nafarroa osoan eta gutxienez 700 Baztan-Bidasoaldean.
Iker Urruzola, ELAko Baztan-Bidasoaldeko arduraduna eta Pablo Sanchez, sindikatuko Zerbitzu arloko Nafarroako arduradunak aipatu zutenez, «ELAk duen helburua 10.000 sinadura lortzea da Nafarroan. Horretarako, jadanik hasi gara lantokietan sinadurak biltzen eta erritmo onean goaz». Bortziriak, Malerreka eta Baztanen, gutxienez 700 sinadura lortzea jarri dute helburu.
Lege Herri Proposamen honetan, «subrogazioaren derrigortasuna eskatzen da instituzio publikoek lizitazio bidez kontratatzen dituzten lan eta enpresentzako». Lan hitzarmenen mantentzea edo tokian tokiko hitzarmenak aplikatzea eta lizitazioan dagokion hitzarmena ezartzea izanen da beste helburu bat. Bi helburu hauek baldintza izanik, bat edo beste ez badituzte betetzen, enpresarik isun ekonomikoak izan ditzatela ere eskatuko dute.
Sinadura bilketak
Sinadurak biltzeko helburu horretan, lantegietan ez ezik, karriketan ere ibiliko dira ELA sindikatukoak. Honela, maiatzaren 9an Doneztebeko Udaberriko ferian izanen dira 10:00etatik 12:00etara. Maiatzaren 15ean, Elizondoko Balleko Etxeko plazan izanen dira 10:00etatik 12:00etara. Maiatzaren 17an, Berako Errekalde ostatuaren aitzinean izanen dira, 10:00etatik 12:00etara eta Lesakan, ekainean futbol zelai ondoan izanen dira.