Natur Bideen Eguna ospatuko da Plazaolan maiatzaren 4an

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 29a

Tren turistikoa ibiliko da igandean trenbidean barna. Artxiboko argazkia

Leitzako ostatu eta museoek ere eskaintza bereziak prestatu dituzte

Maiatzaren 4an izanen da aurtengo Natur Bideen Eguna eta Plazaolako natur bidearen inguruan egun osoko pesta antolatua da. Goizean goizetik naturbidetik barna ibilaldiak egiteko proposamena luzatu dute: Leitza, Lekunberri, Latasa… eta geltokia dagoen eremuak bisitatuz.

Maiatzaren 4an izanen da aurtengo Natur Bideen Eguna eta Plazaolako natur bidearen inguruan egun osoko pesta antolatua da. Goizean goizetik naturbidetik barna ibilaldiak egiteko proposamena luzatu dute: Leitza, Lekunberri, Latasa… eta geltokia dagoen eremuak bisitatuz.

Igande goizeko 11:00etatik aurrera ibilaldietan parte hartu dutenentzat pin­txoak izanen dira eta Aralar musika eskolako fanfarreek eta Leitzako dantzari txikiek emanaldiak eskainiko dituzte. Artisauak ere beren postuak jarriko dituzte eta geltokian erakusketa bat ere jarriko da. Horretaz gain, Leitza eta Lekunberri artean bidaiak eginez ibiliko da tren turistiko bat. Herriko ostatuek ere bat egin dute pestarekin eta pintxo-potea edo menu bereziak dasta­tzeko aukera emanen dute. Arratsaldean ere izanen da zer ikusia. 16:00etik aurrera bisita gidatuak egiteko aukera izanen da Arro baserrian eta Peru-Harrin. 19:00tik aurrera Ortzadar Taldearekin dantzaldia izanen da.

Aurtengoa ospakizun hirukoitza izanen dela esan liteke, Plazaolako trenbidea inauguratu zutela 100 urte bete direlako eta Plazaolako Partzuergo Turistikoa osatu zela 20 urte. Hori dela eta urte guztian zehar ekimenak ari dira egiten ibilbideak zeharkatzen dituen herrietan. Gainera, partzuergoak web gune berria ere jarri du martxan gure inguruko informazio turistikoa zabaltzeko asmoz, www.plazaola.org helbidean topatuko duzue guztia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun