Bereziartua sagardotegia Etxeberria IV eta Ion azpeitiarrek irabazi zuten larunbatean Sagardoaren txapelketaren finala Galarretan. 34-40 irabazi zieten Matxin III eta Joxe Etxeberria doneztebarrari (Gurutzeta).
Markagailuak erakusten duena baino errazagoa izan zen txapeldunen garaipena, hasiera-hasieratik aitzinetik izan baitziren urdinak. 1-4, 4-15, 17-30 eta 22-36 ere izan ziren markagailuan. Ez zen emoziorik izan finalean eta azkenean zerbait hurbiltzea lortu baldin bazuten ere (34-39) joan den urteko txapeldunek ezin izan zioten txapelari eutsi.
Alderik handiena aitzineko koadroetan izan zen. Etxeberria IV txapelketako onena izan da eta finalean ere mailari eutsi zion. Urrestillakoak abiadura handia eman zion pilotari eta hamabi tantu bukatu zituen bi hormakoarekin.
Apirilaren 26ko emaitzak Galarretan
1. Ezkurra II-Larrañaga, 35; Segurola-Saldias, 24
2. Matxin III-Etxeberria III, 34; Etxeberria IV-Ion 40 SAGARDOAREN TXAPELKETAKO FINALA
3. Urriza-Endika, 30; Juaristi-Barrenetxea IV, 40
4. Juanenea-Aizpuru III, 30; Matxin VI-Zubiri 28