Baztan-Errekako XXXV. Laxoa txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu da asteburu honetan. Irurita A eta Irurita Bk garaipen berriak lortu eta partida alerik ere galdu ez duten talde bakarrak dira.
5. jardunaldiko emaitzak
1. multzoan
Irurita A 9 – Doneztebe A 3
Doneztebe C 4 – Doneztebe B 9
Atsedena: Arraioz C
2. multzoan
Doneztebe D 1 – Irurita B 9
Oiz – Arraioz A gibeleratua
Atsedena: Arraioz B.
Gisa honetan, lehen multzoan Irurita A da sailkapen buruan, jokatu dituen hiru partidak irabazita eta bigarren multzoan, Irurita Bk jokatu dituen lau partidak irabazi ditu.
Heldu den asteburuan lehen jardunalditik gibeleratuak gelditutako hiru partida jokatuko dituzte. Lehen multzoan, Doneztebe B Irurita Aren kontra ariko da eta bigarren multzoan, Doneztebe D Arraioz Bren kontra eta Oiz Arraioz Aren kontra.