Sagardoaren txapelketaren finala larunbatean jokatuko da Galarretan

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 25a

Lau erremontelariak gustora gelditu ziren finalerako aukeran izanen duten pilotekin. Maialen Andres

Matxin III eta Etxeberria III.ak pilota motelagoak aukeratu zituzten Etxeberria IV eta Ionek baino

Sagardoaren txapelketako laugarren edizioko finala jokatuko dute larunbatean Galarretan Matxin III eta Etxeberria III.ak (Gurutzeta) eta Etxeberria IV eta Ionek (Bereziartua). Ortzegunean egin zuten aukeraketan pilota motelagoak hartu zituzten gaur egungo txapeldunek, Matxinek eta Joxe Etxeberria doneztebarrak

Sagardoaren txapelketako laugarren edizioko finala jokatuko dute larunbatean Galarretan Matxin III eta Etxeberria III.ak (Gurutzeta) eta Etxeberria IV eta Ionek (Bereziartua). Ortzegunean egin zuten aukeraketan pilota motelagoak hartu zituzten gaur egungo txapeldunek, Matxinek eta Joxe Etxeberria doneztebarrak.

Partida parekatua espero da. Joxe Etxeberria III, bikain dabil azken aldian gibeleko koadroetan eta 40 urterekin, finaleko beteranoena da. Matxin III.arekin batera partida bakarra galdu du txapelketa honetan. Etxeberria IV eta Ion bezalaxe, beraien multzoan bigarren izan ziren, eta bertze multzoko lehenei irabazita lortu dute finalean sartzea.

Denak kontent gelditu ziren aukeran izan zuten materialarekin. Etxeberria III.ak aipatu zuenez, sorbaldako lesiotik erabat sendatua dago, «atzerapena eskatu nuen badaezoada, baina guztiz sendatua nago. 40 urte ongi beteak izanda final bat jokatzea sari bat da neretzat». Finala ongi hastea izanen dela giltza uste du Doneztebeko atzelariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun