Kantautore gazteen gaua antolatu dute larunbatean Zubietako Herriko Ostatuan

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 25a

Amarela, Edulibra eta Cere Vera ariko dira 21:30etik aitzinera

Zubietako Herriko Ostatuan kantautore gazteen gaua antolatu dute apirilaren 26an, larunbat arratseko 9:30ean hasita: Amarela, Edulibra eta Cere Vera ariko dira kantari.

Zubietako Herriko Ostatuan kantautore gazteen gaua antolatu dute apirilaren 26an, larunbat arratseko 9:30ean hasita: Amarela, Edulibra eta Cere Vera ariko dira kantari.

 

Hiru kantautore gazte

Edulibra Eduardo Griñánen izen artistikoa da. Bartzelonan egindako musikari eta kantautorea da eta flamenkoa, latin edo bossa landu duten hainbat taldetan aritua. Gaur egun Murtzian bizi da eta bertan grabatu du “La máquina deseante” bere lehen diska, sambatik reggaera doazen 9 kantu bilduz, baina triphop-aren nagusitasunez. Ikusi bideoa

Cere Vera 2009an murgildu zen musikaren munduan Uruguaiko Lamennage taldearekin. Atzerrian ibili ondotik bueltatu egin da eta hainbat kontzertu eskaini ditu, ironiaz, sakontasunez eta istorioz betetako letrekin. Bere lehen diska prestatzen ari da. Ikusi bideoa

Amarela, Miriam Garcia andaluziarraren izen artistikoa da. Han eta hemen kontzertuak eskaini ditu gelditu gabe. Zuzenean zenbait disko grabatu ditu. Ikusi bideoa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun