Jakina denez, aurtengo konpost kanpaina bi fasetan banatu dute hondakinak kudeatzen dituzten Bortzirietako eta Malerrekako mankomunitateek eta Baztango Udalak. Lehenengo fasean herri batzuetan egin ziren bilerak eta konpostagailuak banatu, eta orain falta diren herrietan hasiko dira. Hori dela eta, heldu den astean bigarren faseko herrietan konpostagailuak banatzen hasiko dira. Bortzirietatik hasiko dira, eta bilerak Beran eta Etxalarren izanen dira. Hurrengo astean Malerrekan izanen dira eta hurrengoan Baztanen.
Bertze bizpahiru bilera ere eginen dira Lesakan, beraien herrietan hartu ez zuten Arantza, Igantzi eta Lesakako familientzat, eta beranduago apuntatu direnentzat. Bilera hauek, seguraski, maiatzaren 5eko astean izanen dira, eta itxaron zerrendan dauden familia guztiei dituko zaie. Baina, nahi badute, Bera edo Etxalarreko bileretara ere joaten ahal dira.
Familia aunitz apuntatu dira auzo edo etxe konpostan parte hartzeko, baina oraindik izena ematako aukera badago eta konpost egin nahi duena bileretara joaten ahal da eta materiala hartu.
Bi bilera mota izanen dira: bat etxe-konpostaren ingurukoa; eta bigarrena, auzo-konpostaren ingurukoa. Orokorrean antzekoak dira, baina desberdintasun batzuk dituzte.
Bilera egutegia
Bilerak egun hauetan izanen dira:
Apirilak 28, astelehena
12:00 Bera (etxe konposta)
18:00 Bera (auzo konposta)
19:30 Etxalar (etxe konposta)
Apirilak 29, asteartea
12:00 Etxalar (etxe konposta)
18:00 Bera (etxe konposta)
19:30 Bera (auzo konposta)
Apirilak 30, asteazkena
12:15 Bera (auzo konposta)
18:00 Etxalar (auzo konposta)
19:30 Bera (etxe konposta)
Maiatzak 5, astelehena
12:00 Bera (etxe konposta)
19:00 Bera (etxe konposta)
Auzo konposta banatu dute aste honetan Beran
Aipatzekoa da asteartean Berako Iturlandeta auzoan konposta auzokideen artean banatu zutela, argazkian ageri den bezala eta ortzegunean ere gauza bera egin zutela Berako Xubi-xabal auzoan.