Josetxo Ezkurra zenaren omenez hogeita laugarren aldiz antolatutako pilota txapelketa aitzinera doa. Igande honetan, laugarren kanporaketa jokatuko da. Benjamin mailakoak Eratsunen ariko dira, kadete eta kimu mailakoak Sunbillan eta haur eta gazte mailakoak Donezteben.
Ume edo benjamin mailako pilotariek igande goizeko 10etan hasita jokatuko dute Eratsungo pilotalekuan.
Arrillaga eta Zubizarreta (Lazkao) - Urruzola eta Oliden (Añorga)
Maiza II eta Retegi (Paz Ziganda) - Iriarte eta Mikelarena (Erreka)
Sasiain eta Eizagirre (Zestoa) - Balerdi eta Otxotorena (San Miguel)
Iribarria eta Beloki (Andoain) - Otxoa eta Rivas (Txukun Lakua)
Kadete eta kimu mailako pilotariak igande goizean ariko dira Sunbillako pilotalekuan, 09:00etan hasita.
Kadete mailan
Oiarbide eta Aizpuru (Andoain) - Garcia eta Cordon (Oberena)
Exposito (Añorga) eta Alberdi (Ilunpe) - Ugalde eta Etxeberria (Oiarpe)
Zubizarreta eta Murua (Lazkao) – Rekarte eta Espinal (Oberena)
Kimu edo alebin mailakoek ere kanporaketa jokatuko dute Sunbillan.
Igoa eta Perez (Ardoi) - Orbegozo eta Etxezarreta (Añorga)
Altuna eta Lopetegi (Tolosa) – Perurena eta Gorostidi (Ziotza)
Etxabe eta Goikoetxeaundia (Tolosa) - Albeniz eta Unanue (Añorga)
Labaka eta Alberdi (Ilunpe) – Larrazabal eta Diaz de Gereñu (Txukun Lakua)
Haurren kategoriako lau partida eta gazteen edo jubenilen kategorian laugarren kanporaketako bi partida jokatuko dira igande goizeko 9etatik aitzinera Donezteben.
Lehenik haur mailakoak ariko dira:
Aranguren (Usurbil) eta Sein (Oiarpe) - Osa eta Iruretagoiena (Andoain)
Telletxea (Erreka) eta Apezetxea (Umore Ona) - Ozkoz eta Etxeberria (Oberena)
Egiguren eta Iriarte (Ilunpe) - Ruiz de Larramendi eta Ruiz de Larramendi (Lazkao)
Mata eta Cuairan (Oberena) - Gabirondo eta Oliden (Añorga)
Segidan, gazte mailakoak ariko dira:
Arrizabalaga eta Urizar (Markina) – Iribarren eta Irurita (Oberena)
Matxin eta Aranguren (Tartaloetxe) – Saldias eta Juankorena (Erreka)