Donamariko jauregira eta Elizondoko herrira bisita gidatuak eginen dituzte Aste Santuan

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 16a

Donamariko jauregira bisitak eguerditan izanen dira, Ortzegun Santu egunean izan ezik (17:00etan). Utzitako argazkia

Izaskun Otxandorena eta Pello Iriarteren eskutik

Bertizko Partzuergo Turistikoak bisita gidatuak proposatu ditu Aste Santu honetarako Donamariko jauregian eta Elizondoko herrian. Izaskun Otxandorenak eta Pello Iriartek gidatuko dituzte, hurrenez hurren.

Bertizko Partzuergo Turistikoak bisita gidatuak proposatu ditu Aste Santu honetarako Donamariko jauregian eta Elizondoko herrian. Izaskun Otxandorenak eta Pello Iriartek gidatuko dituzte, hurrenez hurren.

Donamariko jauregian, apirilaren 17an, Ortzegun Santuan 17:00etan eginen da bisita. Apirilaren 18tik 21era, ortziraletik astelehenera, 12:00etan. Ordubeteko iraupena izanen dute eta dorretxearen atean abiatuko dira. Prezioa 3 eurokoa izanen da 14 urtetik goitikoendako.

Elizondoko kasuan, bisita egunero arratsaldeko 5etan hasiko da, ortzegunetik astelehenera. Hemen ere, 14 urtetik goitikoek 3 euro ordaindu beharko dute. Irteera Museo Etnografikotik eginen da (Turismo Bulegotik). Informazio +

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun