Idazleen 31. Biltzarra Saran eginen da Bazko Astelehenean

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 16a

Euskal Herriko idazleen lana ezagutzeko aukera izanen da Bazko Astelehenez Saran. Foto Goiko

Ekitaldi frango izanen dira aurten ere asteburu osoan

Bazko astelehenez, apirilaren 21ean beraz, Idazleen Biltzarraren 31. edizioa eginen da Sarako polikiroldegian, goizeko 10etatik arratsaldeko 6etara idazleek beren liburuak salduko eta izenpetuko dituzte.

Bazko astelehenez, apirilaren 21ean beraz, Idazleen Biltzarraren 31. edizioa eginen da Sarako polikiroldegian, goizeko 10etatik arratsaldeko 6etara idazleek beren liburuak salduko eta izenpetuko dituzte.

Goizeko 11etan Euskaltzaindiko liburuen aurkezpena eginen da. Zehazki, Ernest Daudet-en “Amodioaren martirra” aurkeztuko du Xabier Altzibarrek, “Zubererazko istorio, alegiak eta iouin irri-egingarri” aurkeztuko du Jean-Baptiste Battitu Coyosek eta Pierre Charritton-en “Le fondement moral des droits culturel de l’homme” ere aurkeztuko dute.

Eguerdian Biltzarreko sariak banatuko dira Erramun Bachoc, Manex Pagola eta Patrice Rouleau-ri. Egun osoan Michel Hacalaren “Agur” filma emana izanen da. Ostatua ere zabalik egonen da egun osoan zehar.

 

Hainbat ekitaldi Saran

Urtero bezala Bazkoko asteburuan, apirilaren 19tik 21 era, ekitaldi frango antolatuko dira Saran. Apirilaren 17tik 21era Olhain ikastolak Herri Urratseko jan­tzien salmenta bat antolatzen du plazan, 21 ean salmenta polikiroldegian izanen da. Larrungo koloreak elkarteak margo erakusketa bat eginen du Denen etxeko lehen estaian. Lur Berri gelan Eskuen lana elkarteko kideek ere heien lanen erakusketa antolatu dute guztion gozamenerako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun