Gure Esku Dago dinamika Malerrekan indartsu eta gogotsu abian paratu da

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 16a

150 lagun bildu ziren Doneztebeko zineman egindako aurkezpenean. Utzitako argazkia

150 lagun elkartu ziren Doneztebeko zine aretoan apirilaren 5eko aurkezpenean

Apirilaren 5ean 150 lagun elkartu ziren Doneztebeko zine aretoan Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpen labur eta polita ikusteko. Ekitaldi xumea baina atsegina burutu zen: bertako dantzariak, bideo ofiziala, bailaran grabatutako bideo ikusgarria eta anitza, familia argazkia, berendu goxoa… Egun horretan ere lehendabiziko Malerrekako 50 metroak saldu ziren.

Aurkezpena abiapuntu polita izan da ekimen hau bailara osora zabaltzeko. Ekainaren 8an Baztan, Bortziriak eta Malerrekako 400 lagun baino gehiago elkartzeko helburua eta erronka ezarri da. Egokitu zaigun 108. kilometroa (Itzan) bailarako kolorez, solasez, kantez… jantzi nahi da. Horretarako lan batzordeak buru belarri dihardu egun hori behar den bezala antolatzen.

Maiatzerako agenda

Maiatzerako agenda zabala antolatu da metroak eta materiala saltzeko. Datak hauek dira: maiatzaren 11n Iturengo azokan; maiatzaren 17 eta 18an Sunbilla eta Donamariako kultur astetan; maiatzaren 24an Gure Esku Dago eguna Donezteben. Bukatzeko, maiatzaren 31n Malerrekako egunean (Donezteben), giza kate txiki bat antolatuko da. Egun horietaz gain, metroak bertze bi tokitan ere erosten ahal dira: Ostiz liburudendan eta Elgorriagako ostatuan. Aipatu behar da metroa erosteko 5 euro ordaindu behar dela, (16 urte baino gutxiagokoek ez dute ordaintzen). Giza katera bertaratzen direnei oroigarri bat banatuko zaie ekimenean parte hartu dutela egiaztatzeko. Batzordea ere autobusen antolakuntzaz ere arduratzen ari da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun