II. Pintxo Astea antolatu dute Sunbillako ostatuek Aste Santurako

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 16a

Igande arratsaldean haur jokoak izanen dira aurten ere Ariztigain kanpinean. Artxiboko argazkia

Pintxorik onena bozkatzen dutenen artean herriko produktuez osatutako saskia zozketatuko da

Aste Santuan Pintxo Astea eginen dute bigarrenenez Sunbillako ostatuek apirilaren 17tik 20ra. Aipatu ortzegunean arratsaldez bakarra izanen dela eta gainontzeko egunak, hau da, ortziraletik igandea bitarte, eguerdi eta arratsaldez eskainiko dira pintxoak Itturburu, Bustitz eta Ariztigainen. Pintxoa dastatu eta gustokoena bozkatzeko aukera izanen da.

Bozketan parte hartzen duten guztien artean herriko produktuez osatutako saski bat zozketatuko da apirilaren 21ean Ariztigain kanpinean, astelehen eguerdiko 12etan. Horrez gain, igandean, apirilak 20, Trébedes izeneko folklore taldea ariko da Ariztigain Kanpinean arratsaldeko 4:30ean. Ondotik, haur jokoak izanen dira.

Joan den urtean izugarrizko arrakasta izan zuen ekimen honek eta aurten ere parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun