Hiruak Bat Landa Etxe Elkarteak bisitariak erakartzeko proposamen berriak aurkeztu zituen apirilaren 10ean Bertiz Turismo Partzuergoaren egoitzan. Mari Joxe Iparragirre, Hiruak Bat elkarteko lehendakariak eta Ruben Garate, Bertiz jatetxe elkarteko lehendakariak, alde batetik, Baztan-Bisasoko jatetxe egutegiaren mugikorrerako aplikazio berria aurkeztu zuten. Aplikazio honekin, gure inguruko jatetxeen ordutegiak eskura izanen ditugu sakeleko telefonoan.
Bertze aldetik, Baztan-Bidasoa bisitatzeko landa etxeetan eskainiko dituzten deskontu bonoen berri ere eman zuten. Bezeroek, eskualdeko leku turistikoak merkeago ikusteko aukera izanen dute.