Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak Bertsolaritza irakaskuntzan programa finantzatzeari utzi dio 2013ko irailetik. 1997an hasi ziren Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetan bertsolaritza lantzen, azken urteotan ordea traba eta murrizketak ugaritu dira, azkena finantziazio eza. Gainera, gogora ekarri dute 2011n Bertsolaritza irakaskuntzan programa emateko hiru urterako kontratu sinatu zuela Hezkuntza Departamenduarekin, baina Departamenduak urtebete beranduago bertan behera utzi zuela sinatutako kontratua.Horren aurrean, Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Hezkuntza Departamenduari bere konpromisoak bete ditzala eskatu dio eta «Bertsolaritza irakaskuntzan programa modu duin eta iraunkorrez» finantzatu dezala.