Martxoaren 13an 170 elkartekidek urteroko bisita egin zuten Aginaga sagardotegira. Eguraldi bikaina lagun izan zuten eta sagardotegira joan aurretik Donostian zehar ibilaldi polita egiteko aukera ere izan zuten. Aquariuma bisitatu zuten batzuk, beste batzuk erosketak egiteko aprobetxatu zuten eta zenbaitek alde zaharrean barna egin zuten bueltaxka. Bazkaria bikaina eta oparoa izan zen eta dantzaldian primeran pasatu zuten. Hori bai, protestarako tartea ere izan zen, dantzaldia ez zutelako ordu erdi gehiago luzatu. Antolatzaileek kontuan izanen dute hurrengo txandetarako.